Aparkalekuen araudi berria martxan jarri du udalak, aldaketa askorekin
Aste honetan sartu dira indarrean neurri berriak. Plazaolan egoiliarrentzako gunea egokitu dute, eta plazako aparkalekuan bi ordu izango dira doan. Laubiden eta Fleming kalean, ordu bat
Atzotik, aparkatzeko araudi berria dago indarrean Legazpin. Aparkaleku publikoetan eta beste kale batzuetan egokitutako eremuetan ibilgailuen estazionamendua mugatzeko eta antolatzeko zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza da.
Aurrekoarekin alderatuta, berritasun nabarmenak ezartzen ditu. Aparkaleku publikoetako ordainketa eta ordutegia aldatu ditu, egoiliarrentzako eremu bat ezarri du erdigunean, eta aparkatzeko denbora mugatuko gune berriak sortu ditu.
Aldaketa garrantzitsuenetakoa Plazaola kalean egin da, bertan 68 plaza egokitu direlako Kale Nagusia, Nafarroa, Patrizio Etxeberria, Aizkorri 1-12, Plazaola 1-11, Saturnino Telleria 6-7 eta Santikutz 1, 2, 3, 4, 6 eta 8an bizi direnentzat. Egoiliar txartela erabili beharko dute, urteko 50 euro ordainduz.
Bestetik, plazako aparkalekuan legazpiarrek bi ordu bakarrik izango dituzte doan aurrerantzean.
Arau berriak
APARKALEKU ORDAINDUA
· Plaza. Tiketa. 8 ordu, berriz aparkatzeko, bi ordu. 08:00-21:00, 0,20 € orduko (Legazpikoek lehen bi ordu doan). 21:00-08:00, doan.
· Urola kalea. Tiketa. 10 ordu, berriz aparkatzeko, bi ordu. Doan egun osoan.PLAZAOLA KALEA
· Txandakako 68 plaza. Plazaola 1-11ra. Egoiliar txartela behar da. Bost egun jarraian gehienez. Zama lanetarako 24 plaza. Lan egunetan 08:00-13:00 eta 16:00-19:00, larunbatetan 09:00-13:00.
DENBORA MUGATUAREKIN
· Kultur etxea . Ordu bat, doan, astelehenetik ostiralera 09:00-17:00, larunbatetan 09:00-13:00.
· Juanastegin. Ordu bat, doan, astelehen-ostiral, 09:00-20:00.
· Laubiden (Eroski) eta Fleming kalean (BM). Ordu bat, doan, astelehen-ostiral 09:00-20:00, larunbatetan 09:00-13:00.
· Plazaolan, hotelaren ondoan. Ordu bat, doan, tiketarekin. Astelehen-ostiral 09:00-20:00, larunbatak, 09:00-13:00. Berriz aparkatzeko, bi ordu.