Brinkolako eta Telleriarteko auzotarrekin elkartuko da EH Bildu
Legazpiko auzoetatik erronda irekiko du, auzotarren kezkak, kexak eta iradokizunak biltzeko.
Bihar 18:00etan Brinkolako Saloian egingo duen bilerarekin, herriko auzoetako topaketa erronda berria irekiko du EH Bilduk. Auzotarren kezkak, proposapenak eta iradokizunak jasotzea da helburua.
Errondaren lehen bilera Brinkolako eta Telleriarteko auzotarrekin izango da, bihar, 18:00etan, Arriurdin auzo elkartearen egoitzan (Saloia).
Aurreko bileretan bezala, “auzotarren kezka, kexa eta iradokizunak” jaso nahi dituzte Legazpiko EH Bilduko ordezkariek, eta lehen egindako bileretan jasotakoaren “itzulketa” ere bai. Oraingoan, Herri Antolamendurako Plan Orokorrarekin lotutako gaiak eta kezkak ere landuko dituzte auzo bilera hauetan, plan hori berrikuspen prozesuan dagoela baliatuz. “Herritarrak entzuteko ariketa bat da”, diote EH Bildukoek, eta topaketa horietan jasotako ideiak “udalera eraman” nahi dituzte, hau da, “herritarren eta udalaren arteko zubi lana egin”.
Oraindik zehazteke daude gainontzeko auzo bileretako datak.