Juanastegiko bidegorria, berriz ere bizikletentzako
Negu garaian aparkaleku gisa egokitzen dute. Astelehenetik azaroaren 1era arte, ezingo dira ibilgailuak aparkatu.
Maiatzaren 15etik, Juanastegiko bidegorriak berezko funtzioa berreskuratu du, eta bizikletentzako izango da bakarrik, azaroaren 1era arte. Azken urteetan bezala, negu garaian aparkaleku gisa egokituko dute berriz ere.
Aurten bizikletek ibilbide luzeagoa egin ahal izango dute bidegorri horretan, duela hilabete gutxi batzuk udalak egindako obrei esker. Lan haiekin, 45 metroko luzerako eta 2,40 metroko zabalerako tarte bat irabazi zuen bidegorriak, eta horren ondorioz, aparkatzeko plaza gutxiago kenduko dira oraingoan.