Markel Vesga, Gipuzkoako txapeldunorde xake azkarrean
Hondarribian jokatu zen txapelketa, igandean. Patxi Morenok irabazi zuen txapelketa, eta Zuhaitz Jimenezek osatu zuen podiuma.
Legazpi Santikutz elkarteko Markel Vesgak xake azkarrean Gipuzkoako txapeldunordearen titulua eskuratu zuen igandean, Hondarribian jokatutako txapelketan.
Guztira 42 partaide izan ziren txapelketan, eta Hondarribia bertako Marlaxka elkarteko Patxi Morenok irabazi zuen. Hirugarrena Zuhaitz Jimenez izan zen, Gros Xake Taldeko jokalaria.