Aitor Esnaola Dorronsoro preso legorretarra hirugarren graduan jarri dute
Martuteneko espetxean dago Esnaola.
Etxerat euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, beste hiru euskal preso jarri dituzte hirugarren graduan, Aitor Esnaola Dorronsoro legorretarra tartean. Beste biak dira, Gorka Martinez Ahedo eta Gorka Lupiañe, Basauriko espetxean daudenak. Bi espetxeetako tratamendu batzordeek proposatuta eta Eusko Jaurlaritzak onartuta eman diete erregimen irekia guziei.
Esnaola, Soriako espetxetik ekarri zuten Martutenera. Hamaika urte bete ditu kartzelan eta 2020an zigorraren erdia bete zuen.