Antsoategi 'herrikoa'-ren zilarrezko festa beroa
Lazkaoko Antsoategi herriko tabernaren 25. urteurreneko festa larunbatean egin zuten, Lazkaon, pandemiak bi urte atzerarazita. Elkartean eta ekimenean parte hartu duten guztiak omendu dituzte, musikaz eta dantzaz. 150 bat lagunek bazkaria egin zuten eguerdian, eta kontzertuekin bukatu zen festa-eguna, gauean.













