Irizar markako 90 autobus elektriko gehiago Madrilen
Azken eskaera horrekin, Madrilgo EMTk Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu, guztira, bere flotan.
Madrilgo Udal Garraio enpresak bere flotaren elektrifikazioan aurrera egiteko helburuarekin jarraitzen du eta, bosgarren eskaera egin dio Irizar e-mobilityri, 90 autobuseko eskaera, hain zuzen ere. Honela, azken eskaera horrekin, Madrilgo EMTk Irizar markako zero igorpeneko 175 autobus izango ditu, guztira, bere flotan. “Orain arte Irizar e-mobilityri esleitutako autobus elektrikoen eskaera handiena da, baita Madrilgo EMTk orain arte deitutako autobus elektrikoen lehiaketa handiena ere”.
Irizarren esanetan, Irizar zero emisioko ibilgailu horiek azken belaunaldiko 430 kWh-tik gorako bateriak izango dituzte. Ibilgailuen unitate eragilea 206 kW-ko motor zentral bat izango da. “Autobusak pantografo alderantzikatuaren bidez kargatu ahal izango dira, edo kotxetegietan karga motelean”.
Ibilgailuak ie bus modelokoak izango dira, 12 metro luzekoak. Bi ate, bidaiarientzako 28 eserleku, gidariarentzako eserleku bat eta gurpil-aulkientzat bi gune izango dituzte. “Autobus horiek, zero CO2 emisio eta zarata maila baxuko ingurumen onurak ekartzeaz gain, beren diseinuagatik ere nabarmenduko dira; izan ere, operadoreak Irizar ie tramaren ezaugarri estetiko batzuk jarriko dizkio flota honi, hala nola atzerako ispiluen ordez kamerak jartzea”.