Osasunaren zazpi pilareak gaur Kultur Etxean, Amaia Aierbe eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionisten eskutik
Hitzaldi-solasaldi praktikoa eta dinamikoa izango da, eta ongizatea bermatuko duen elikadura plan orekatua eraman ahal izateko ezagutzak partekatu dituzte bi adituek. Kultur Etxean da, 18:00etatik 20:00etara.
Ataungo Amaia Aierbe eta Oñatiko Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistek Osasunaren zazpi pilareak izenburuko hitzaldi-solasaldia egingo dute gaur Legazpiko Kultur Etxean 18:00etatik 20:00etara, Legazpiko Udalaren eta Bertatik Bertara egitasmoaren babesarekin.
Ongizatea, osasuna, elikadura eta garaiko janariaren inguruko solasaldia izango da. Bi adituek aurreratu dutenez, saio praktikoa eta dinamikoa izango da, eta elikadura, mugimendua, natura eta autozaintzaren gaiak landuko dituzte bertan. Azken finean, ongizatea bermatuko duen elikadura plan orekatua eraman ahal izateko ezagutzak partekatuko dituzte bertaratzen direnekin.