Emelie Forsberg eta Oriol Cardona garaile Zegamako Kilometro Bertikalean
Forsberg suediarrak lehiara sasoiko itzuli dela erakutsi du, eta Cardonak 2019ko garaipena berretsi du, Stian Angermund-Vik-ek 2017an jarritako errekorra hobetuz.
Oriol Cardona kataluniarra eta Emelie Forsberg suediarra izan dira azkarrenak gaur arratsaldean jokatu den VIII. Zegama-Aizkorriko Kilometro Bertikalean. Cardonak 32:59 behar izan ditu Arriunditik Iraulera bitarteko zati kronometratua egiteko (3.000 metroko distantzia eta 1.015 metroko desnibela), eta 2017an Stian Angermund-Vik norvegiarrak zuen errekorra ondu du gainera (34:55). Cardona bera izan zen 2019ko edizioko irabazlea. Forsbergek ere lehiaketara sasoiko itzuli dela erakutsi du gaurko igoeran, eta 42 minutu eta 26 segundoko denborarekin nagusitu da, baina ez du Laura Orguek 2017tik duen errekorra hobetzerik lortu (41:40). Denera 167 lasterkarik osatu dute kilometro bertikala.
Kontsultatu sailkapen guztiak hemen.
Mutilezkoak
1. Oriol Cardona (Banyoles, Herrialde Katalanak).- 32:59
2. Iu Net (Sant Esteve de Palautordera, Herrialde Katalanak).- 36:42
3. Vincent Loustau (Orion, Frantzia).-36:52
Lehen euskalduna: Iñigo Alzola (Arrasate).-37:59
Lehen goierritarra: Iñigo Uribeetxeberria (Legazpi).-39:57
Emakumezkoak
1. Emelie Forsberg (Mandalen, Norvegia).-42:26
2. Naiara Irigoien (Burlata).-43:43
3. Onditz Iturbe (Igorre).- 44:15
Lehen goierritarra: Igone Campos (Zumarraga) .- 48:53