Grebalariek CAFeko atarira eraman dute prekaritatearen trena
CAFeko Irungo enpresako garbitzaileek manifestazioa egin zuten atzo Beasainen. Euren lan baldintzak Beasaingo lankideekin berdintzea eskatzen dute. ELAren arabera lan berdina egiteagatik 450 euro gutxiago irabazten dute. Presio egiteko maiatzaren 31ra arte greban daude. Langileek diote CAFen arrakastaren atzean «prekaritatean» lanean ari diren pertsonak daudela. Manifestazio buruan prekaritrena deitu zioten trena eraman zuten, metafora irudikatuz. Manifestazioan Beasaingo hainbat lankideren babesa jaso zuten.