Familia barruko komunikazioari buruzko hitzaldia gaur, Legazpin
Nerea Mendizabal psikopedagogak komunikazio ez bortitzari buruz hitz egingo die haur eta nerabeen gurasoei. Hitzaldia 18:00etan izango da, Kultur Etxean.
Haurren eta nerabeen gurasoei zuzenduta, Nerea Mendizabal psikopedagogak eta gizarte hezitzaileak Komunikazio ez bortitza izenburuko hitzaldia egingo du gaur, 18:00etan, Legazpiko Kultur Etxean.
Harremanak zaindu eta modu eraginkorrean kudeatzen lagundu dezakeen komunikatzeko modua aurkeztuko du Mendizabalek hitzaldian zehar. Familiako kideen beharrak ezagututa, etxeko giro atseginaz gozatzeko gakoak emango ditu ezagutzera. Saio honen helburuak hiru dira: batetik, besteengana gerturatzen lagunduko duten hitz egiteko eta entzuteko modua ezagutzea eta praktikatze; bigarrenik, familiako giroa kudeatzeko eta bizitzako harreman desberdinak zaintzeko alderdiak ezagutzea; eta azkenik, gatazken kudeaketarako eta mugak jartzeko baliabideak eskuratzea.
Hitzaldian zehar hainbat eduki eta gaitasun landuko ditu Mendizabalek partaideekin. Hala, komunikazio ez bortitzaren irizpideak diren intentzioa, adierazpen zintzoa eta entzute enpatikoa jarriko dute praktikan. Bestetik, seme-alabek gurasoei gustatzen ez zaien zerbait egin edo esaten dutenerako gakoak emango dit: nola kudeatu gatazkak, zer esan benetan entzuteko, zer muga jarri eta nola, eta nola hobetu komunikazioa seme-alabekin.
Hitzaldi hau TrebaGurasoak egitasmoaren barruan kokatzen da.