Domingo Agirre eskolak elkartasun azokan bildutako dirua eman dio Hotz Legazpiri
Gozoak eta taloak saldu zituzten herriko plazan Ukrainako familiei laguntzeko, maiatzaren 20an egindako elkartasun azokan.
Domingo Agirre eskola publikoko ikasleek, irakasleek eta gurasoek 1.365 euro eman dizkiete Hotz Legazpi elkarteko ordezkariei, maiatzaren 20ko elkartasun azokan gozoak eta taloak salduz bildu zuten dirua, hain zuzen. Ukrainako gerrarekin kaltetutako familiei laguntzeko erabiliko da diru hori.