Ane Odriozolak Ordiziako Kimetz elkartearen ipuin lehiaketa irabazi du
Euskarazko ataleko saria irabazi du, 'Keniako elefanteak' izenburua duen lanarekin. Gaztelerazko ataleko irabazlea Valentziako Jose Borreda da.
Ane Odriozola legazpiar idazleak Ordiziako Kimetz elkarteak antolatutako ipuin lehiaketako sarietako bat irabazi du. Euskarazko lanen ataleko saria da irabazi duena, eta 600 euro jasoko ditu ostiralean 19:00etan Ordiziako Barrena jauregian egingo duten sari banaketa ekitaldian.
Keniako elefanteak du izenburua ipuin irabazleak, baina Odriozolak azaldu duenez, “ez du zerikusirik Keniako elefanteekin, baizik eta minbizia duela jakiten duen emakume batekin”.
Gaztelerazko atalean, Jose Borreda valentziarrak irabazi du.