Andraitz klubaren saskibaloi txapelketan hamasei talde ari dira
Astelehenean hasita, arratsaldero jokatzen dira partidak Haztegi ikastolako patioan eta Bikuña kiroldegian. Finalak hurrengo asteko larunbatean jokatuko dira.
Bikuña kiroldegiko kantxa eta Haztegi ikastolako patioa saskibaloi jokalari gazteez bete dira aste honetan, Andraitz klubak antolatu duen torneoaren aitziakian. Haur, kimu eta benjamin mailako hamasei talde ari dira lehian, astelehenean hasi eta hurrengo asteko larunbatean, ekainak 18, kiroldegian 09:30etik aurrera jokatu diren finaletara zeintzuk iritsiko diren erabakitzeko. Partidak arratsaldez jokatzen dira, 16:30etik aurrera, Haztegin ateri badago, eta kiroldegian euria egiten badu. Lehen hiru jardunaldiak jokatu dira, eta gaurkoa eta biharkoa geratzen dira aste honetan, eta hurrengoan, astelehenetik ostiralekoak, eta larunbateko finala.
Benjamin mailakoak dira partaide gazteenak, 2013an eta 2014an jaiotakoak. Sei talde dira guztira: Ostrukalariak, Mini Baskonia, Pokemontxok, Baskonia Gazteak, Legazpiko Ninjak eta Lehoiak. Kimu mailako beste lau talde ari dira, 2011 eta 2012an jaiotakoak: Karlota, Dabost, Bihurriak eta Denok Bat. Azkenik, haur mailakoak (2009 eta 201oekoak), beste sei dira: The Crew, Mini Bucks, Kontxitak, Oilask Pintxatuak, Infernua eta Izengabeko Neskak.
Andraitz saskibaloi klubak Sustrai fruta dendaren eta Txomin ZUbeldia edari dendaren laguntza izan du torneoa antolatzeko.
IRUDIAK: Andraitz saskibaloi kluba