Balear Uharteetako garraio sailburua Beasainen izan da
Josep Mari Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) mugikortasun kontseilaria Beasainen izan zen atzo. CAF bisitatu zuen.
Josep Mari Balear Uharteetako (Herrialde Katalanak) mugikortasun kontseilaria Beasainen izan zen atzo. CAF bisitatu zuen. Mallorca uharteko tren zerbitzua indartzeko bost unitateren salerosketa hitzartu zuten otsailean, eta lanak nola doazen bertatik bertara ikuskatu nahi izan zituen. Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako garraio publiko sistema ezagutzeko batzarrak ere egin zituen, Goierritik kanpo.