Herritar berriei harrera egin diete
Jatorri ezberdinetako herritarrei ongi-etorria emateko, Harrera Eguna egin dute Itsasondon.
2016 urteaz geroztik, Harrera Eguna egiten dute Itsasondon, azken urtean erroldatutako herritarrei ongi etorria egin eta herrian bertan dituzten zerbitzuen berri emateko. Azkeneko urtean, 30 herritar berri erroldatu dira; Errumaniatik, Marokotik, Nikaraguatik, Espainiatik, Frantziatik, Malasiatik eta Kolonbiatik etorritakoak. UEMAk argitaratutako Ongi Etorri hiztegitxoa ere banatu diete. Udaletxeko harreraren ondoren herrian itzulia egin eta mokadutxo bat jan dute, Arbel-Aitz elkartean.