Inguruko zaintza sistemak aztergai, Beasainen
EH Bilduk antolatuta, zaintza sistemaren inguruko zikloa egin dute. Asteartean egin zuten azken saioa, Zestoa, Hernani eta Usurbilgo esperientziak ezagututa.
Beasaingo EH Bilduk zaintza sistemaren inguruan maiatzean hasitako zikloa herenegun amaitu zuten, zaintza komunitarioen inguruko mahai inguruarekin. Mikel Arregi Zestoako alkatea, Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea eta Agurtzane Solaberrieta Usurbilgo alkatea izan ziren hizlariak. Irudian, Nerea Manzisidor bozeramailearekin. Zaintza sistemak publikoak eta gizarteratuak izan behar direla, eta bi baldintzen arteko artikulazioa definitzeko giltzarriak eskaini zituzte.