Burdinola eta Doinua bat eginda, San Migel baseliza musikaz betetzeko
Musika eskolako ikasle helduen haize taldeak eta akordeoi orkestrak ikasturte amaierako kontzertua egin zuten larunbat eguerdian.
Burdinola elkarteak eta Doinua musika eskolak bat egin zuten larunbat eguerdian, eta kontzertua eskaini zuten San Migel baselizan. Doinuako ikasle helduen haize taldeak eta akordeoi orkestrak parte hartu zuten bertan, abeslari gaztetxo batzuekin.
San Migel baselizak urtean bitan bakarrik irekitzen ditu ateak: asteburu honetan bezala, ekaina inguruan, Burdinola eta Doinuaren kontzerturako, eta San Migel egunean, urriaren 29an, bere zaindariaren omenezko mezarako. Hala ere, eliza ondo zainduta dago, eta azken hamarkadetan Juanito Iñurritegi arduratu da zainketa lan horietaz.
ARGAZKIAK: Burdinola elkartea