The Crew, Karlota eta Legazpiko Ninjak dira Andraitz klubaren saskibaloi txapelketako irabazleak
Haur, kimu eta alebin mailako txapelketan 16 taldek hartu dute parte. Finalak larunbat goizean jokatu ziren, Andraitz egunari hasiera emanez.
Andraitz klubak antolatuta azken bi asteetan jokatu den gazteen saskibaloi txapelketak baditu irabazleak: The Crew, Kartola eta Legazpiko Ninjak. Haur, kimu eta alebin mailako saskibaloi txapelketa azken bi asteetan zehar jokatu dute 16 talderen artean liga eran, eta hori amaituta, pasa den larunbatean jokatu zituzten finalak Bikuña kiroldegian.
Haur mailako irabazlea The Crew izan da, eta txapeldunordea Mini Bucks. Kimu mailako txapelduna Karlota izan da, eta txapeldunordea Dabost. Alebin mailan, azkenik, Legazpiko Ninjak taldeak irabazi du, eta bigarren sailkatua Mini Baskonia izan da.
Txapelketaren finalek Andraitz Egunari eman zioten hasiera. Legazpiko saskibaloi familiako 100-bat kide elkartu ziren larunbatean, eta goizean zehar kiroldegian hainbat txapelketa jokatu eta gero, bazkaria egin zuten Gizarte Zentroan. Bazkaldu aurretik taldeko argazkia atera zuten Kultur Etxeko eskaileretan. Festak jarraipena izan zuen bazkalondoan, eta gero kalean.