A-636 errepideko asfaltoaren egoera neurtuko dute
Laginak hartuko dituzte gaur, uztailaren 4tik aurrera lanei ekiteko
A-636 errepidean laginak hartuko dituzte gaur. Beasain eta Ormaiztegi arteko zatian, zehazki. Asfaltoaren egoera behatuko dute, autobideko zati bakoitzean egin beharreko jarduketak zehazteko. Trafikoa zabalik egongo da une oro.
Lanak uztailaren 4an hasiko dira. Ormaiztegitik ekingo diote eta beheranzko noranzkoan joango dira. Amaitutakoan autobidea “erabat” berrituko dela zin egin dute. Lanek zazpi hilabete iraungo dute eta 4.117.295 €-ko aurrekontua du, gehi BEZa. Bidesariekin bildutako diruarekin ordainduko dute.
Garraio bereziak
Birgaitzearen une jakin batzuetan, 3,5 metrotik gorako zabalera duten garraio bereziek ezin izango dute autobiatik zirkulatu. Gorabeherarik gerta ez dadin, @MOZKETAKA636CORTES taldea aktibatuko da Telegram sare sozialean. Bertan, garraio-enpresek kontsulta egin beharko dute, eta, horrela, garaiz jakin ahal izango dute A-636 errepidetik zirkulatu eta autobian blokeatuta gera ez daitezen. Informazio hori ikusgai egongo da, halaber, N-I errepideak Ordizian eta Olaberrian dituen mezularitza aldakorreko paneletan eta A-636 errepidearen beraren paneletan.