Asteazkenean bilduko dute artilea Idiazabalen
Goierrin egingo den bilketa saio bakarra izango da Idiazabalgoa. Gorrotxategi granjan izango da bilketa; ordainketa aurrez egin behar da.
2022ko artile bilketa zerbitzua Idiazabalen hasiko da, Goierrin egingo den bakarra. Asteazkenean egingo da bilketa, ekainaren 29an, Gorrotxategi granjan (barreiatua 93. zenbakia). Landaolak, Lurgintzak eta Abelurrek antolatzen dute programa da. Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen du zati bat, eta artzainek bestea. Kostua ardi-kopuruaren araberakoa izango da:
- 1-50 artean ……………. 36,30 euro.
- 51-100 artean ………… 60,50 euro.
- 101-150 artean ……….. 84,70 euro.
- 151-200 artean ……… 108,90 euro.
- 201-250 artean ……… 133,10 euro.
- 251-300 artean ……… 157,30 euro.
- 301-350 artean ……… 181,50 euro.
- 351-400 artean ……… 205,70 euro.
- 401-500 artean ……… 254,10 euro
- 501-600 artean ……… 302,50 euro.
- 601-700 artean ……… 350,90 euro.
- 701etik gora ………….. 400 euro.
Interesdunek 627452 397 telefonora deitu behar dute, ordua zehazteko. Artzainak izena, deiturak, helbidea eta NANa eman beharko ditu, eta bat egin beharko du artalde hori aldundiaren kanpainako datuetan erregistratuta dagoen izenarekin. Erroldan zenbat ardi dituen ere adierazi beharko du. Entrega egin baino lehen Kutxabank ES98 2095 5029 1110 6295 0166 kontu korrontean egin behar da ordainketa, izen-abizenak eta baserriaren izena zehaztuta. Entrega gunean egiaztagiria erakutsi beharko dio bertan dagoen arduradunari.