Beasainek alzheimerraren aurkako apustua sendotu du
Beasaingo Udala CITA-Alzheimer fundazioaren Cita Go On proiektura batu da eta gaixotasunaren aurkako konpromisoa berretsi du. 60 eta 85 urteko beasaindarrei parte hartzeko deia egin diete. Frogatu nahi dute bizimodu osasuntsuak egiteak gainbehera kognitiboa eta Alzheimerra ekidin ditzakeela.
Beasaingo Udalaren eta CITA-Alzheimerren arteko elkarlana aspaldikoa du. Goiz Alzheimer ekimena duela bost urte jarri zuten martxan; Goiz Zaindu proiektua ere diseinatu dute tartean. Azterlan horietatik eratorri dute Cita go on metodologia.
Ausaz, parte-hartzaileen erdiek bizimodu mota bat mota bat egingo dute, eta beste erdiek bestelako bat. Betiere, adituen zaintzapean egingo dira eta aldian behin mediku probak gainditu beharko dituzte. Behin azterketa amaituta, parte-hartzaile bakoitzaren bilakaera neurtuko dute.
Beasaingo Udalak eta CITA-Alzheimerreko neurologoek bi hitzaldi informatibo emango dituzte ekainaren 28an, Esperimentuaren nondik norakoak argitzeko. 11: 00etan izango da lehendabizikoa eta 18:30ean, bigarrena, Usurbe Antzokian. Izena emateko galdetegi hau bete behar da.
Ikerketa taldea
Cita Go Oneko ikerketa taldea honako hauek osatzen dute, CITA-Alzheimerrez gaiz: Euskal Herriko Unibertsitatea, Basque Culinary Center, Biodonostia, Achucarro Basque Center for Neuroscience, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Camp Teknologikoa. Jaurlaritzak, Espainiako Gobernuak eta Europako Batasunak ere laguntzen dute, Beasaingo Udalarekin batera.