CAFek 250 miloiko akordioa itxi du
CAFek 250 milioi euroko kontratu bat lortu du Arabiar Emirerri Batuetan. Abiadura handiko 200 unitate ekoitzi beharko ditu.
10.000 milioitik gorako eskari zorroa zuen Beasaingo multinazionalak martxoan, sekula baino gizenagoa. Eta hazten ari da. Aste honetan ere 200 milioiko kontratua sinatu du Montpellier (Okzitania) inguruko tranbia sarea hornitzeko.