Ormaiztegi Lorez sariak banatu dituzte
Jaquelin Torres, Maite Otxotorena eta Mariasun Lasa izan dira irabazleak.
Ormaiztegi Lorez sariketako sariak banatu dituzte gaur eguerdian, Ormaiztegiko udaletxean. Hiru modalitatetan banatu dute sariketa: taberna eta ostatuetako loreak, leiho eta balkoietakoak eta baserrietakoak. Tabernetakoen artean, Gizarte Etxeko jubilatuen tabernako Jaquelin Torres izan da irabazlea, baserrien artean Karterone Tellerizar baserriko Maite Otxotorena eta leiho eta balkoien artean Mariasun Lasa. Diploma, pala eta Altzibarren gastatzeko 50 euroko bonu bana jaso dute opari. Sariketarako ez ezik, urte osoan zaintzen dituzte loreak hiru sarituek.