San Joan bezperako suak eta ospakizunak, iruditan
San Joan bezperan, udako solstizioaren hasierarekin bat eginez, ohiko suak piztu dituzte Goierriko herririk gehienetan; horietako askotan, dantzariek eta musikariek lagunduta.
Euriak errespetatu egin ditu San Joan bezpera, eta Goierriko herririk gehienetan egin dituzte suaren inguruko ekitaldiak. Udako solstizioaren hasiera, musikariek eta dantzariek lagunduta egin dute toki askotan. Txarrak sutara bota eta berriei tokia egiteko gaua izan da. Hona hemen atzoko egunak utzitako irudi bilduma: