Santa Luzia-Anduaga auzoan San Pedro jaiak ospatuko dituzte, gaurtik
Gaur botako dute txupinazoa jaien hasierarako. Lau festa egun izango dituzte. Igandean Alvaro Bermejoren eta Joseba Urretabizkaiaren 'Bi buruko aizkora' liburua aurkeztuko dute
Ezkion bi jai egun nagusi izaten dituzte herritarrek. Batetik, San Migel eguna ospatu ohi dute goiko auzoan maiatzaren 8an. Bestetik, San Pedro eguna izaten da festarako aitzakia Santa Luzia-Anduaga auzoan. Azken hori ospatuko dute datozen egunotan ezkiotarrek. San Pedro eguna asteazkenean izango da, baina gaur botako dute txupinazoa jaiei hasiera emateko.
Lau egun izango dituzte herritarrek gozatzeko. Gaurtik igandera arte musikaz, gastronomiaz edota jolasez betetako egitaraua prestatu dute, eta asteazkenean patata tortilla lehiaketarekin agurtuko dituzte festak. Biharko herri bazkarian Colina eta Peñagarikano bertsolariek eta Intxausti eta Larrañaga trikitilariek parte hartuko dute.
Iturbe anaien lana
Igandean, Alvaro Bermejoren eta Joseba Urretabizkaiaren Bi buruko aizkora liburua aurkeztuko dute. Joxe eta Agustin Iturbe anaiek egindako lanaren inguruko liburua da. Ezkion izan zuten tailerra anaiek, eta aizkorak egiten zituzten bertan. Haien historia aztertu eta liburu batean jaso dute.
Festetako egitaraua
GAUR, EKAINAK 24
· 18:00. Txupinazoa, ondoren sagardo dastaketa musikarekin eta poteoa.
· 21:00. Ogitartekoak Ganbara Guraso Elkartearen eskutik eta mus txapelketaren izen-ematea.
· 21:30. Mus txapelketa.
· 23:00. DJ Andoni.BIHAR, EKAINAK 25
· 12:00. Umeentzako jolasak eta herriko artisauen erakusketa udaletxean.
· 13:00. Poteoa trikitilariekin.
· 14:00. Herri bazkaria
· 17:00. Zirku tailerra umeentzat.
· Gauean. Laiotz musika taldea.IGANDEA, EKAINAK 26
· 12:00. Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren ‘Bi buruko aizkora’ liburuaren aurkezpena.ASTEAZKENA, EKAINAK 29
· 11:00. Meza eta lunch herrikoia.
· 17:30. Puzgarriak.
· 18:00. Txokolate jana.
· 19:00. Patata tortilla lehiaketa