'Sua harrotuz' ibilbide antzeztua egingo dute igandean
LEGORRETA // Solstizioa, ohiturak eta emakumeen lana aitortzeko ibilbide antzeztua da Suak Harrotuz, Zumardia elkarteak sortutakoa. Ordu erdiko ikuskizuna da, eta hiru txanda izango dira: 18:00etan, 18:30etan eta 19:00etan. Txanda bakoitzean gehienez hogei pertsonek parte har dezakete, eta, egoki antolatu ahal izateko, aurrez izena eman behar da udalaren webgunean.













