Aurten San Joanetan hasi dira San Pedro jaiak Ezkioko Santa Lutzi-Anduagan
San Pedro eguna asteazkenean da, eta asteburu honetara aurreratu dituzte festak. Auzo afaria egin dute gaur.
San Pedro ospatzen da Ezkioko Santa Lutzi-Anduaga auzoan, baina aurten San Joan elkartu zaizkie jai horiei. Ostiralean, San Joan egunean hasita, San Pedro jaiak ari dira ospatzen jaiak, eta asteazkenera arte izango da zer egin.
Gaur, umeak eta herriko artisauak izan dira protagonistak goizean eta eguerdian, eta Larrañaga trikitilariek eta Colina eta Peñagarikano bertsolariek alaitutako auzo bazkariak hartu die gero lekukoa. Gauean dantzaldia izango da, Laiotz taldearekin.
Bihar, Joxe eta Agustin Iturbe anaien lanaren inguruan Alvaro Bermejok eta Joseba Urretabizkaiak kaleratutako Bi buruko aizkora liburua aurkeztuko dute. Eta asteazkena, jaietako egun handia izango da, San Pedro auzoko zaindariaren eguna ospatuko dutelako auzotarrek.
EGITARAUA
– Gaur
Gauean, Laiotz musika taldea.– Bihar
· 12:00. Alvaro Bermejo eta Joseba Urretabizkaiaren ‘Bi buruko aizkora’ liburuaren aurkezpena.– Asteazkena, San Pedro eguna
11:00. Meza eta lunch herrikoia.
17:30. Puzgarriak.
18:00. Txokolate jana.
19:00. Patata tortilla lehiaketa