2022/6/25

Aurten San Joanetan hasi dira San Pedro jaiak Ezkioko Santa Lutzi-Anduagan

San Pedro eguna asteazkenean da, eta asteburu honetara aurreratu dituzte festak. Auzo afaria egin dute gaur.

Kuadrillen eta jubilatuen eguna da gaur Seguran

San Joan jaietako egunik jendetsuenetakoa izango da gaurkoa. Herritarrak kalean daude goizetik, koloredun alkandorak eta elastikoak jantzita. Festak bihar amaituko dira.

Maialen Muñoz eta Aitor Zunzunegi, eta Lide Urrestarazu eta Hassan Ait Chaou dira Zaldibiako hirugarren mendi lasterketen irabazleak

Euripean egin dituzte Goierri Kopa Trailerako puntuagarriak ziren bi lasterketak. Zaldibiar ugarik parte hartu du bietan.

Idiazabal Gaztaren Kofradiak Albert Fert eta Peter Grünberg omendu ditu

Ordiziara Nanomagnetismo eta Spintronika kongresua ekartzeagatik eskertu ditu horrela kofradiak bi irakasle eta Nobel saridunak.

Alaitasuna errondailak eta Santikutz abesbatzak ohiko erronda egin dute San Joan egunean

Bi musika taldeek emanaldi ibiltaria egin zuten atzo gauean herriko erdigunean. Zaletu ugari elkartu zen errondara.

San Joan jaien amaiera gertuago Olaberrian

Herri kirol jaialdiaren ondoren, su gainean erretako txerria dute afaltzeko olaberritarrek, eta ondoren, su artifizialak eta musika emanaldia Neomak taldearekin.

Eguraldi kaskarrari aurre eginez, giro bikainarekin ari dira ospatzen jaiak Ordiziako Otegi-enean

Mus txapelketa, eskulanak, txaranga eta buruhandiak eta dantzaldia izango dira gaurko eguna osatzeko. Biharkoa, ekitaldiz betea dator.

Elkartasun helburua duen motorzaleen topaketa egin dute Idiazabalen

Euriari aurre eginez, dozenatik gora motor gidari elkartu dira herriko plazan, gero Goierrin zehar bira txiki bat egiteko. Bazkariarekin lortutako dirua Katxalin elkartearentzat izango da. Arratsaldean kontzertuak izango dira.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa