Kuadrillen eta jubilatuen eguna da gaur Seguran
San Joan jaietako egunik jendetsuenetakoa izango da gaurkoa. Herritarrak kalean daude goizetik, koloredun alkandorak eta elastikoak jantzita. Festak bihar amaituko dira.

Kuadrillak dotore jantzi eta parranda egiteko eguna da gaur Seguran. San Joan jaiak aurrera doaz, eta gaur kuadrillenaz gain jubilatuen eguna ere bada. Jubilatuak izan dira goiztiarrenak, toka, igela eta bote jokoekin eta ondoren banatu dieten hamaiketakoarekin, eta gazteagoek eguerdira arte ez dute hitzordurik izan; orduan hasi dira futbito txapelketaren finalak, eta plazako jai giroa.
Arratsaldean jarraituko du festa giroak, eta goizaldera arte luzatuko da. Bihar da sanjoanetako azken eguna, eta jaiak gauerdian amaituko dira, zopa pertzaren igoerarekin.
EGITARAUA
Gaur
17:00–19:30: Sakatu elektrotxaranga.
19:30-21:00: Disko Festa Iñigo Etxenikerekin.
19:30-21:00: 2022ko Kuadrilla lehiaketako kantuak, plazan. Ondoren sari banaketa.
23:30-03:30: Disko Festa Iñigo Etxenikerekin.
Bihar. Umeen eguna
10:30: Haurrentzat jokoak, krosa eta jolasak. Haitz Lehor Guraso Elkarteak antolatuta.
12:00-15:00: Kirkil txaranga.
12:30: Izarretan dantzan ikasturte amaierako dantza modernoko erakustaldia, plazan.
13:00: Toka eta bola txapelketa herrikoia, Arboladian. Adin guztientzat.
13:00: Txakolin dastaketa eta sardina jana.
14:00: Haurren bazkaria , Haitz Lehor Guraso Elkarteak antolatuta.
15:30-16:30: Hodei Magoaren ikuskizuna, plazan.
18:30: Haurren danborrada Kirkil txarangarekin.
20:00-21:30: Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga musikariak.
21:00: Herri afari elegantea. Jana norbere kontu eta ardoa udalaren eskutik.
23:30: Zopa Pertzarekin kalejira trikitilari, poteolari elegante eta herritarrak lagun direla, irteera Txanbolinpetik. Elorri Kultur Elkarteak antolatuta.
23:00-01:00: Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga musikariak.
00:00: Zopa pertzaren igoera eta agurra.













