Maialen Muñoz eta Aitor Zunzunegi, eta Lide Urrestarazu eta Hassan Ait Chaou dira Zaldibiako hirugarren mendi lasterketen irabazleak
Euripean egin dituzte Goierri Kopa Trailerako puntuagarriak ziren bi lasterketak. Zaldibiar ugarik parte hartu du bietan.
Ausa Gaztelu Mendi Klubak antolatuta, Zaldibiako mendi lasterketen hirugarren edizioa jokatu da gaur goizean. Lasterketa motzean Maialen Muñoz eta Aitor Zunzunegi izan dira irabazleak, eta lasterketa luzean, Lide Urrestarazu eta Hassan Ait Chaou, azken hau errekorra hausteko gertu.
Biak batuta, 205 korrikalarik zuten izena emanda, erdia eta erdia; tartean 30 zaldibiar zeuden. Goierri Kopa Trailerako puntuagarriak ziren bi probak.
Lasterketa luzea 09:00etan abiatu da, eta partaideek 28 kilometroko eta 1.950 metro positiboko trail distantzia zuten egin beharra, Zaldibiako eta Enirio-Aralar Mankomunitatearen lurretan. Lasterketa motza 09:30an abiatu da; 15 kilometrokoa eta 1.000 metroko desnibel positibokoa, herri lurretan zegoen ibilbidea. Euria egin du goiz osoan zehar, eta ibilbidean lokatza aurkitu dute lasterkariek. Helmuga inguruan, giro bikaina izan da, eta amaieran, paella zegoen bazkaltzeko.
Euskaberrek erronka bota du aurten ere. Gazteluko puntara irteeratik arrautza bat eskuan osorik eramaten duten guztien artean, urte osorako arrautzak zozkatu ditu Donostiako Ivan Arregi izan da sari berezi horren irabazlea.
SAILKAPENAK
– Lasterketa motza, 15 km.
Gizonezkoak:
1. Aitor Zunzunegi, 1:13:48
2. Andres Aranberri. 1:15:28
3. Mikel Senperena, 1:16:51
Lehen zaldibiarra: Aitor Insausti, 1:38:44Emakumezkoak:
1. Maialen Muñoz, 1;27:18
2. Lara Estebanez, 1:30:00
3. Ainhoa Unanue, 1:34:50
Lehen zaldibiarra: Ainhoa Insausti, 1:38:43
GOIERRIKO KOPA: Mikel Usandizaga eta Lara Estebanez– Lasterketa luzea, 28 km.
Gizonezkoak:
1. Hassan Ait Chaou, 2:29:25
2. Oier Elorza. 2:32:01
3. Jon Zubeldia, 2:49:16
Lehen zaldibiarra: Julen Dorronsoro, 2:54:35Emakumezkoak:
1. Lide Urrestarazu, 3:06:40
2. Oihana Zubillaga, 3:12:04
3. Andrea Garai, 3:17:01
Lehen zaldibiarra: Janire Lopez
GOIERRIKO KOPA: Sergio Serrano eta Oihana Zubillaga