San Joan jaien amaiera gertuago Olaberrian
Herri kirol jaialdiaren ondoren, su gainean erretako txerria dute afaltzeko olaberritarrek, eta ondoren, su artifizialak eta musika emanaldia Neomak taldearekin.
Gaurko gaua eta biharko egun osoa besterik ez zaie falta olaberritarrei aurtengo San Joan jaiak amaitzeko. San Joan bezperan hasita, ekitaldiz eta jai giroz beteriko egunak izan dituzte.
Gaur arratsaldeko ekitaldi nagusia herri kirol jaialdia izan da, lehiarekin nahastuta. Izan ere, herriko kirolari batzuk ere elkarren aurka aritu dira bi taldetan banatuta, Ugaitz Mugerza eta Iñaki Azurmendi aizkolariekin eta Joseba Ostolaza Harri Eskolako Aroa Sanchez eta Ane Zinkunegi harri jasotzaileekin. Ostolaza berak ere parte hartu du, harri desberdinak altxatzen.
Herri kirol lehia martxan zela, ondorengo afarian jatekoa zen txerria erretzen jardun dute plazan bertan. Afariaren ostean su artifizialak izango dira, eta gauari amaiera emateko, Neomak musika taldearen emanaldia.
Biharko eguna izango da aurtengo jaietako azkena, eta kirol ekitaldiz betea egongo da.
EGITARAUA
– Gaur
23:00. Su artifizialak.
23:30. Neomak taldea.– Bihar
10:00. Bola txapelketa.
12:00. Erremonte partidak.
17:00. Herri krosa: haurrena eta helduen mistoa.
19:00. Pintxoak eta sagardoa.