Legazpiko judo klubean zazpi gerriko beltz berri daude
Ekainaren 18ko deialdian lortu zituzten gerriko preziatu horiek. Kluba "harro" dago zazpiek egin duten ibilbidearekin.
Judo Legazpi klubeko zazpi kidek gerriko beltza lortu dute maila preziatu hori lortzeko azken deialdian, ekainaren 18an. Unai Guridik, Eneko Zabaletak, Ruben Calvok, Manex Urangak, Damian Velak, Beñat Urrizak eta Endika Perez de Arenazak eskuratu zuten orduan gerriko beltza.
Klubeko ordezkariek adierazi dutenez, “oso harro” daude zazpi kirolari hauek lortu dutenarekin, “5 urte zituztela hasitako bidaiaren lorpena” delako. Aldi berean, “atzetik datozenentzako erreferente bat” direla esan dute.