Turismo alorreko agintarien bisita izan da Mirandaola burdinolan
Estatuko eta Jaurlaritzako agintariak Lenbur Fundazioko eta Legazpiko Udaleko ordezkariekin bildu dira, eta burdinola martxan ikusteko aukera izan dute.
Aurreko ostiralean bisita berezia izan zen Mirandaolan. Donostian Jasangarritasun Turistikoaren Planeko kideekin bildu ondoren, turismo alorreko hainbat agintari Legazpira hurbildu ziren, burdinola martxan ikusteko. Bisitarien artean, Turismoko Estatu Idazkaria den Fernando Valdes eta Turismoko sailburua Javier Huertas zeuden, eta Lenbur Fundazioak adierazi duenez, “erabat txundituta gelditu ziren gure baliabideekin eta nola ez, Mirandaolako ikuskizunarekin, eta orain arte Lenburrek egindako ibilbidearengatik zoriondu gintuzten”.
Bisita amaitzean taldeko argazkia atera zuten burdinolan martxan jardun zuten olagizonekin eta udaleko Lenbur Fundazioko ordezkariekin.
Irudian, ezkerretik eskubira, Aurelio Gonzalez Lenbur Fundazioko idazkaria, Oscar Valbuena Legazpiko Udaleko zinegotzi sozialista eta Lenbur Patronatuko kidea. Goyo Zurro Eusko Jaurlaritzako Turismo Zuzendaria, Txomin Alzelai olagizona, Agurtzane Elustondo Lenburreko zuzendaria, Fernando Valdes Turismoko estatu idazkaria, Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua, Joseba Bikuña olagizona, Patxi Otaegi Legazpiko bake epailea eta Lenbur Patronatuko kidea, Maite Lonbide Legazpiko alkateordea, Luis Chillida Lenburreko lehendakaria, Olatz Conde Lenburreko teknikaria, Amaia Zaldua Legazpiko Udaleko zinegotzia, Dani Solana Basquetour-eko zuzendaria eta Bittor Larraza Lenbur Patronatuko kidea ikus daitezke.