Iratzarrik amaitu du ikasturtea, Jacara egindako irteera batekin
Ikastaroz eta tailerrez beteriko hilabeteak izan dira Legazpiko emakumeen elkartearentzat.
Huesca inguruan eman diote amaiera ikasturteari Iratzarri emakumeen elkarteko kideek. Jaca, Loarre, Artouste, Riglos, Panticosa, Ainsa eta Boltaña bisitatu dituzte, besteak beste, Legazpitik autobusean joandako 50 emakume eta gizonek (irudian, Loarreko gazteluaren aurrean). Pandemia iritsi aurretik egiten zuten ikasturte amaierako irteera berreskuratu dute aurten.
Ikasturte oso emankorra izan da. Ohiko tailer eta ikastaroez gain, iraupen laburragokoak ere egin dituzte, hala nola, Gabonetan sukaldaritza tailerra Baladi Goibururekin, yoga integrala Jose Felix Sandonirekin, musika sentsoriala Eli Gordoarekin, ipar martxa Puy Zalduendorekin, Garuneko gimnasia Marisol Oliverarekin, eta puntuzko eta kakorratzezkoa Sokunde Larrañagarekin. Bazkideen zein bazkide ez dien herritarren parte hartzea bikaina izan da guztietan.
Huescatik itzuli ondoren, irailean hasiko den ikasturte berriari begira jarrita daude Iratzarriren baitan.