Komedia gaua egingo dute bihar Latxartegin, Gaztetxeak antolatuta
Carmen Alcayde, Quique Macias eta Diego Vazquezen bakarrizketak entzuteko aukera izango da. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke herriko hainbat puntutan.
Legazpiko Gaztetxeak udalaren laguntzarekin antolatuta, Komedia Gaua egingo dute bihar Latxartegi aretoan, Futbol-Zazpi txapelketaren bezpera girotzeko.
Saioan ospe handiko hiru bakarlari izango dira: Carmen Alcayde aurkezle eta komikoa, besteak beste, Aqui hay tomate edo Salvame telebista saioetan lanean aritutakoa; Quique Macias, Komedia Eskola Ofizialeko zuzendaria; eta Diego Vazquez umoregile ezaguna.
Ikuskizuna 22.30ean hasiko da, eta Latxartegi aretoko ateak 21.30etik aurrera irekiko dituzte. Sarrerak 15 euro balio du, Latxartegi aretoko leihatilan ikuskizuna hasi aurretik erosita, baina lehenako ere eros daitezke, 12 euroan, Hizkuntza liburu dendan eta Maiatza, Karibe Zaharra, Kukue eta Giroa tabernetan.