Maddi Agirre eskalatzaile ordiziarrak Espainiako txapelketa irabazi du kadeteen mailan
Taldekako txapelketan, euskal selekzioarekin hirugarren geratu zen Agirre. Infantil mailan, Xuhar Etxabe ordiziarrak urrezko domina lortu zuen taldeka. Espainiako banakako eta erkidegoetako eskola txapelketak jokatu dira Nafarroan.
Maddi Agirre 14 urteko ordiziar eskalatzaileak kadeteen mailako Espainiako txapelketa irabazi du, Berrioplanon (Nafarroa). Espainiako banakako eta erkidegoetako eskola txapelketak jokatu dira bertan.
Bloke eta zailtasun (sokan) ariketak egin behar izan ditu ordiziarrak ostiraletik igandera bitartean. Zortzi eskalatzaile sailkatu ziren finalerako eta azkenean Agirre izan da irabazle.
Taldekako txapelketa ere jokatu zen ekitaldi berean eta Agirrek Euskal Selekzioarekin hirugarren postua eskuratu zuen. Infantil mailan, Xuhar Etxabe ordiziarrak urrezko domina lortu zuen taldeka.