Legazpiko hariztiak ezagutzeko hitzaldia eta irteera Brinkolan
INGURUMENA //Legazpiko hariztiak ezagutzeko hitzaldia eta irteera antolatu ditu Arriurdin auzo elkarteak, gaurko basogintza eredua aldatzeko aukera badagoela erakusteko. Errez Kooperatiba Elkarte Txikiko kideek
egingo dute hitzaldia uztailaren 15ean, 18:00etan Brinkolako saloian. Irteera irailean izango da.













