Festa handi batekin itxiko du Ilintxak irailaren 9an klubaren 75. urteurrenaren ospakizuna
Omenaldiz beteriko bazkaria egingo dute, eta Puro Relajo talde nafarraren emanaldia izango da ondoren
Ilintxak festa handi batekin itxiko ditu 75. urteurreneko ospakizunak irailaren 9an. Egun osorako egitaraua prestatu dute futbol klubeko arduradunek, eta bazkaria, omenaldiak eta musika ez dira faltako.
Bazkaria izango da eguneko ekitaldi nagusia, Aguraingo Sarayola catering zerbitzuak prestatuta. Atzo kalean postu bat jarri zuten txartelak saltzeko, eta irailera arte gehiagotan ere jarriko dute. Bestela, Mendi, Gurrutxaga eta Karibe Berri tabernetan, Apatxo liburu dendan eta Ogi-Berri okindegian eros daitezke. Txartelak 40 euro balio du. Bestela, whatsapp bidez ere eros daitezke: 663 994 563 (Luis), 635 702 614 (Agustin), 617 480 660 (Aitor) edo 618 267 396 (Carlos).
Omenaldiak eta Puro Relajo
Bazkalondoan, legazpiar ezagunekin zuzeneko konexioak egingo dituzte, eta ondoren, omenaldien txanda izango da.
Ilintxaren festa egun handia borobiltzeko, Nafarroako Puro Relajo musika talde ezagunak emanaldia eskainiko du.