Elena Calvillo Ehunmiletako podiumaren gorenean
2014, 2017, 2018 eta 2019 urteetan bigarren izan zen Beasaingo korrikalaria. Aurten, lehen aldiz, irabazle izan da 168 kilometroko lasterketan. Bigarren eta hirugarren postuan Irene Guembe eta Leire Martinez datoz.
Azkenean bai. Azkenean lortu du Elena Calvillo goierritarrak Ehunmilak ultra traileko (168 km) txapela irabaztea. Bera izan da helmugan sartzen lehena. 28:53ko denbora egin du. Bere marka pertsonalik onena egin du.
Atzetik Irene Guembe eta Leire Martinez datoz.