Mari Luz Perez Bermejok irabazi du egutegiaren ekaineko lehiaketa
Asmakizunaren erantzun zuzena 105 herritarrek eman dute. Perez Bermejok 50 euroko erosketa bonua irabazi du.
Mari Luz Perez Bermejo da Legazpiko Udaleko egutegiaren lehiaketako irabazle berria. Ekaineko asmakizunaren erantzuna gerezia zen, eta Perez Bermejok asmatu zuen, beste 104 herritarrek bezala. Zozketan bera atera da saridun, eta herriko dendetan erabiltzeko 50 euroko erosketa bonua irabazi du. Maite Lonbidek entregatu dio saria.
Uztaileko lehiaketa martxan dago, eta hauxe da asmakizuna: “Zer dela eta zer dela, babarruna, tomatea, artoa eta patarekin batera, Ameriketatik ekarritako landarea, gozoa, mina, luzea, potoloa, gorria, berdea, horia, handia nahiz txikia”.
Erantzunak www.legazpi.eus webgunetik eman behar dira.