Dolareako txorrotak berriz martxan daude
Dolareako ur parkeko txorrotak erabilgarri daude atzera. Ostegunean, eguneroko neurketan, uraren kalitatea ez zela behar bezain ona ikusi zuten udaleko langileek eta jarioa eten zuten, arautegiak jasotzen duen eran. Egin beharreko garbiketak eginda, ostiralean jarri zituzten berriz martxan. Herritarrek eskertu dute, azken egunetan egin dituen beroetatik babesteko moda modako lekua bilakatu baita Dolarea. Atzo goizean —irudian— haurrak bainatzen zebiltzan.