Gaztetxeko futbito txapelketa jokatuko da gaur, Loinazpen
AISIA // Beasaingo gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa gaur jokatuko da, 15:30etik aurrera, Loinazpeko jolas tokian. Bost laguneko taldeak osatu behar dira. Bakarka ere eman daiteke izena. Talde irabazleak sei sagardo botilako kutxa bat bereganatuko du. Halere, denek izango dute saria, lehia amaitutakoan gaztetxean jana eta edana izango delako guztientzat. Udako plangintzaren barnean antolatutako ekintzetako bat da.













