Mendi lurrak egonkortzeko lanak egingo dituzte
N-1 errepidean, kanposantu azpiko parean, mendiko lurrak egonkortzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aste honetan hasita, lau aste iraungo dute lanek. Legorretako Udalak jakinarazi duenez, bitarte horretan, inguruko trafikoan eragina izango du eta bidegorri zati hori itxita egongo da.