'Txistuk' Azkoitian jokatuko du
Jon Iglesiasek ia 20 urte egin ditu Beasainen. Bere herriko taldea utzi eta Anaitasunan jokatuko du 2022/2023 denboraldian
Jon Iglesias Txistu Anaitasunan jokatuko du datorren denboraldian. Hirugarren mailan jarraituko du, hortaz.
Erdilari beasaindarrak 31 urte ditu eta 19 egin ditu bere herriko klubean. Erdiak, lehen taldean. Horregatik, klubak esker hitza izan zituen aurredenboraldia hastean.