Legazpiko Junetorri herri-autobusak opor txikiak hartuko ditu abuztuan
Abuztuaren 6tik 21era ez da autobusik izango, eta gainerako egunetan goizez bakarrik funtzionatuko du. Brinkolako jaietan zerbitzu bereziak eskainiko ditu.
Urtero bezala, Legazpiko Junetorri herri-autobusaren zerbitzuan aldaketak izango dira abuztuan zehar. Autobusak goizez bakarrik funtzionatuko du abuztuaren 1etik 5era, eta abuztuaren 22tik 31ra, Urtatzatik irtenda, 09:00ak eta 13:10 bitartean.
Brinkolako San Agustin jaietan, berriz, zerbitzu berezia emango du, eta abuztuaren 27an eta 28an 17:30ean, 19:00etan eta 20:30ean aterako da Urtatzatik, eta 18:15ean, 19:45ean eta 21:15ean Brinkolatik.
Irailaren 1ean ohiko ordutegia berreskuratuko du.