Kattalin erretegia Jakitea sarietan saritua
Kattalin erretegiko Arantxa Agirrezabalak Jakitea saria eskuratu zuen atzo, Jakitea elkarteak egiten duen urteroko topaketan.
Atzo, abuztuaren 9an, Jakitea elkarteak urteroko festa egin zuen bi urteko geldialdiaren ondoren, Adunako R.Zabala sagardotegian. Bertan, hainbat sari banatzen dituzte bertako produktuak erabiltzen dituzten Gipuzkoako jatetxe, sagardotegi, erretegi eta abarren artean. Aurtengo edizioan, Beasaingo Kattalin erretegiko Arantxa Agirrezabala izan da sarituetako bat. Jakitea Jatetxea saria eraman du erretegi beasaindarrak beste urte batez. Sari hauen artean hainbat eta hainbat dira kontuan hartzen diren faktoreak, hala nola, janariaren eta edariaren kalitatea, betakoa izantea, euskararen erabilera, zerbitzua, eta abar.
Horrez gain, lagun artean elkartu eta arlo honetan kokatzen diren zenbait sukaldari, ostalari eta abarren elkargune izaten da. Bertan, oroitzapenak, barreak eta momentu onak bizitzen dituzte Gipuzkoako jatetxeetako kideek.