Amesgile ipuin kontalaria asteazkenean Itsason
Amesgile ipuin kontalari legorretarra izango dute asteazken arratsaldean Itsason. Arratsaldeko 19:15etan hasiko da herriko plazan eta autoreak bere deskribapenean dioenaren arabera, haurrek bere istorioen bitarteaz amestea du helburu.
Itsasoko jaiak bihar hasiko dira, abuztuaren 23an, asteartea, pilota express-arekin eta herri afari girotuarekin. Asteazkenean, berriz, haurrentzako izango da arratsaldea, ume jolasak eta txokolatadaren ondoren ‘Amesgile’ ipuin kontaketa izango baitute arratsaldeko 19:15etan herriko plazan, Betzaida Urtaza Elizburu legorretarraren eskutik.
‘Amesgile’ ipuin kontaketa
Betzaida Urtaza Elizburu du izena ‘Amesgile’ izenaren atzeko hezur-haragizko emakume sortzailea eta ‘Amesgile Argitaletxearen’ sortzailea da. Betidanik izan du amets eta helburu haurrentzako literatura, eta egun, ipuin kontalari lanetan ere aritzen da. Bere ipuinekin haurrek amestu dezaten du helburu, hortik dator izena. Bere istorioetan natura, familia eta maitasuna bezalako gaiak lantzen ditu eta errespetua, zailtasunak gainditzeko indarra eta altruismoa bezalako baloreak helarazten saiatzen da. Hainbat ipuin idatzi ditu Urtazak, hala nola, Burrunba Txoria, Gaua, Amalia eta Espaziorako Bidaia… Informazio gehiagorako ikus bere webgunea.