IX. Axari Trail Mikel Garmendia Memoriala irailaren 11n
IX. Axari Trail Mikel Garmendia Memoriala irailaren 11n izango da eta izen-ematea zabalik dago oraindik ibilbide luzerako. Ibilbide motzean iada bete da izen-ematea eta kadeteen mailan ere itxaron-zerrendan bakarrik eman daiteke izena.
Aurten ere iritsi da Mikel Garmendia Memoriala, Axari Trail bezala ezaguna. Aurtengoa 9.edizioa izango da eta ohiko formatuan egingo dute: Idiazabalen, bi ibilbide, gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriatan sariak eta giro paregabea. Izen ematea irekita dago ibilbide luzerako eta www.kronoak.com webgunean egin beharko da. Iada 400 pertsonatik gora dira izena eman dutenak guztira eta ibilbide txikian parte-hartzeko itxaron-zerrendan bakarrik eman daiteke izena, plaza guztiak bete baitira. Kadeteen mailan ere berdin, ibilbide txikia egiteko eman ohi dute izena maila hontako parte-hartzaileek, beraz, itxaron-zerrendara joango lirateke gaur gaurkoz izena ematen dutenak eta ea haien tokia lortzen duten itxaron beharko lukete.
Irteera ordua 9:30etan izango da irailaren 11n. Ibilbide luzea 25,34 Km-koa da eta 1.5134m-ko desnibel positiboa du. Ibilbide motza, aldiz, 16,06Km-koa da eta 841m-ko desnibel positiboa du. Sariei dagokienean, gizonezkoen eta emakumezkoen kategoriak izango dira kontuan. Kategoria bakoitzeko lehenengoari 300€-ko saria emango zaio; bigarrenari, 200€-koa eta hirugarrenari, 100€-koa. Horrez gain, lasterketa amaitzen duten parte-hartzaile guztiek izango dute oparia: bertako produktuekin osatutako poltsa bana.