Txirrindu gainean hasiko dituzte jaiak zegaman
Herritarren arteko txirrindu proba eta Jabier Berasategiren omenezko XXIII. L. Apeaderora Igoera izango dituzte zegamarrek jaietako lehenenego ekintzak, bihar goizean, 9:30etan.
Zegamako San Bartolome jaiak iritsi dira eta herritarren arteko txirrindu proba izango dute lehenengo ekintza, jaiei hasiera emateko. 9:30etan hasiko da eta 2 urtetik 13 urtera bitarteko zegamarrak izango dira protagonista, proba hontan haiek izango baitira parte-hartzaile. Ondoren, Jabier Berasategiren omenezko lasterketari emango zaio hasiera, hau da, XXIII. L. Apeaderora Igoerari, eta bertan, 14 urtetik gorako zegamarrak arituko dira lehian, iristen lehenak izan daitezen. Ekintza hau Elkartu Nahi txirrindulari elkarteak antolatu du beste urte batez, jaien lehen egunean.
Horrez gain, mozorro eguna izango da bihar Zegaman eta herria kolorez eta umorez beteko dute ondorioz. Belearen jaitsiera ere bihar izango da, pregoiarekin batera hasiera ofiziala emanez jaiei. Arratsaldeari dagokionean, koadrilla bazkarien ondoren, bolo-jokoa eta futbito txapelketa izango dira arratsaldeari irekiera emango dietenak. Ondoren, buruhandi eta erraldoien txanda izango da eta mozorro lehiaketako sari banaketa egin ostean, Iratzar taldearekin izango duten erromeriarekin emango diete zegamarrek agurra jaietako lehen egunari.